EUSKARAX PROGRAMARI BURUZ: "NIK EZIN IZAN DOT IKASI" ASKO ERREPIKATZEN DAN ZEOZE DA


Miren Gallastegi  Barrutia (Soraluze, 1991) Alkarri elkarteak proposatutako Euskarax proiektuko koordinatzailea da. Berarekin elkartu gara eguneko zentroko azken saioaren ostean proiektuari buruz gehiago jakitzeko.


Nundik dator euskarax programa?

Alkarri elkartetik proposatutako proiektua da.

Bi zentrotan jarri dozue martxan euskarax programa ezta?

Bai, Soraluzeko Eguneko zentroan eta Soraluzeko Mesedetako A.M egoitzan.

Egon zara inoiz horrelako ekintza batean?

Ez, hau nire lehenengo aldixa da.

Zelakoa izaten ari da esperientzia?

Oso esperientzia ona. Eguneko zentroan gaur amaitzen dou eta oin residentzian jarraitxukou. Oso ondo, gustora.

Zein da pertsona nagusien jarrera ekintzarekiko?

Ba geixenak oso ilusionautak,beste batzuk bildurra dute… zela jungo naiz ni, ez dakit euskaraz… Baina oso ondo, ikasteko goguekin daoz. 

Zein motatako ekintzak egiten dituzue?


Ein izan dou; euskararen istorioaren inguruan jolasak, geixenbat ikasteko jolasak eta gero hiztegi bat ein dou, tertuliak, euskal herriko ohiturak…gauza errezak.



Zein da euskarax programaren iraupena?

8 asteko proiektua da, 8 saio dira eta astian 1 egiten dugu. Bat eguneko zentroan eta beste bat egoitzan. Saio bakoitzaren iraupena 45 minutukoa da.

Proiektua amaitutakoan jarraipen bat egotea espero da?

Zentro bakoitzean saioatuko dira ikasi doguna errepasatzen. Hiztegi bat ein dogu hortarako eta ikusiko dogu zelakuak diran emaitzak.






Zuk uste duzu pertsona nagusiak horrelako aukerak dituztela beraien egunerokotasunean?

Ez. Gainera pilo batek esaten dotsu, nik ezin izan dot ikasi, asko errepikatzen dan zeoze da.

Zein da zentroetako langileen erantzuna ekintzarekiko? Eskertu edo baloratu egiten dute?

Bai, oso positiboa. Gainera momentu askotan langileak parte hartzen dute. 



Juan Fernández 
Alkarri Elkartea

Argazkiak: Juan Fernández 

Comentarios

Entradas populares