ALAIN MAORTUA: "POZTASUNAREKIN BATERA, ERLAZIONATZEKO GAITASUNA LORTZEN DA"



Alain Maortua berriztarrarekin animalien terapiari buruz mintzatu gara. Maortuak 18 urte daramatza pertsona nagusien egoitzetan animaliekin lanean eta era honetako lanketaren ezaugarri eta onuren inguruan hitz egin digu hurrengo elkarrizketan.


Bueno, derrigorrezko galdera bat. Zer da animaliekin egindako terapia?

Bueno, animaliekin egindako terapia beste terapia batzuk bezela, onura batzuk lortzeko egiten den ariketa da, baina kasu honetan animaliaz baliatuta. Animalia estimulu bezala baliatuta.


Eta non aplikatu ahal da terapia mota hau?

Ba kolektibo ezberdinekin egin dut lana; nagusien egoitzetan, espetxeetan eta gizarte bazterketa arriskuan dauden pertsonekin besteak beste. Kolektibo askorekin egin ahal da.



Gaurkoan Soraluzeko pertsona nagusien egoitzan gaude, kontaiguzu zelan joaten diren animaliekin terapiak egoitzan.


Ba ondo, oso ondo. Egoilarra oso pozik parte hartzen du parte eta aipatuko nukeen gauzarik garrantzitsuena hori da, beraien poztasuna eta aldez aurretiko jarrera.


Zein animali erabiltzen dira normalean?

Ba, nik adibidez txakurrak erabiltzen ditut. Bere abantailak dituelako, gero agian komentatuko ditugu, baina animali ezberdinak erabiltzen dira. Ziur danok ikusi ditugula telebistan izurdeak edo zaldiak, baina txakurrak abantailak dituzte, adibidez, edozein lekutara mugitu ahal ditugula, beste nonbaitera eraman, gainera, pertsonazaleak dira, beti pertsonekin egoteko prest daude eta trebatzeko oso erraza. Beraz, gauza pila lortu dezakegu beraiekin eta modu errez batean gainera.



Zein ekintza burutu daitezke animaliekin?

Ba, ekintza desberdinak. Politena helburu batzuk jartzea da, pertsonaren gaitasuna edo beharra jakinda. Horren ondorioz helburu batzuk finkatu eta txakurra estimulu bezala erabiliz pentsatu ditugun ekintzak garatu.




Egoitzetan bizi diren pertsona nagusiak bakardadea eta komunikatzeko arazoak izaten dituzte besteak beste. Zertan laguntzen die animalien presentzia pertsona hauei?

Gauza askotan. Nik lehen esan dudan bezala, bere poztasuna eta poztasunarekin batera, erlazionatzeko erraztasuna etortzen da. Txakurrak zubi bat bezala egiten dute gure artean. Lehenik eta behin, pertsonak lasaitu egiten dira eta horren ondorioz harremanak asko hobetzen dira.


Esaten da animaliek, estimua adierazten dutela edozeinengan, adina edo sexua begiratu gabe, adinekoek ere nabaritzen dute hau?

Txakurrari berdin zaio zure itxura, lodia, itsusia... berdin zaio pijamaz jantzita bazaude… gauza horiek ez dute begiratzen. Beraiek beti pozik ipintzen dira, beti pozik egoten diren petsonen artean eta hori asko nabaritzen dute, horren ondorioz jendea erlaxatu egiten da.


Pertsona nagusiak kontaktua faltan botatzen dutela adierazten dute eta batzutan animaliak ikutu eta besarkatu daitezke, zuk uste duzu animalien kontaktua gabezi hori betetzen laguntzen duela?
Asko laguntzen dute. Pertsonei beste pertsona batzuekin harremanetan egotia gustatzen zaigu eta kontaktu hori eukitzea ere bai, baina txakurrak asko laguntzen dute, lehen esan dudan bezela, asko errazten dute prozesu hori, izotza apurtzen dute eta gero gure arteko harremanak askoz hobeto finkatzen dituzte.


Badakigu animaliak jolasgarriak direla, baina pertsona askok beldurra sentitzen dute txakur bat gerturatzen denean, zure esperientziatik abiatuta, kontaiguzu  pertsona nagusien erantzuna, txakurrekin lehenengo aldiz gerturatzen zarenean.


Normalean, gure saioetan parte hartzen duten pertsonak txakurzaleak izaten dira, baina beste batzuk ere parte hartzen dute edo ikustera gonbidatzen ditugu, ikusteko eta konfiantza hartzeko. Askotan esaten dute “ ez, ni ez naiz txakurzalea” baina gero ikusten dute zelako giroa sortzen dugun eta parte hartzeko gerturatzen dira. 




Eta posible ahal da, pertsonak txakurrarengan sentitzen duten beldurra hobetu edo gainditzea?

Hobetu, noski. Gainditzea kasu guztietan larregia esatea izango zen. Baina bai, hobetu asko, gainera gauza asko landu egiten ditugu eta gauza bat adibidez izaten da, txakurrak hobeto ulertzea, bere hizkuntza dute, hizkuntza esaten dugunean ez dute hitzak erabiltzen, baina bai beren gestuak, bere lasaitasun seinaleak etab. Hori pixkat ezagutuz gero, konfiantza asko hartzen dugu. Badakigu txakurra zer nahi duen momentu bakoitzean.




Hainbat ikerketa zientifikoak baieztatu dituzte, animaliekin egindako terapiak onura asko dakartzatela, adibidez, medikamentu gutxiago erabiltzia, bakardade sentsazio gutxiago eukitzea, osasun fisiko hobia eukitzea eta jateko gogo gehiago eukitzia. Zuk ze onura nabarmenduko zenuke?

Guztiekin ados nago eta egunerokotasunean ikusten ditugu baina niri beraien poztasuna destakatzea gustatzen zait, beraiek askotan egoten dira beraien gauzetan pentsetan, mina dutela, bakarrik daudela… eta bapatean saioa egiten dugunean oso pozik gelditzen dira, orduan hortik aurrera gauza asko lortu dezakezu, bakarrik pozik egonez gero, jada dena dator askoz errezago.





Juan Fernández eta Gaizka Azkarate
Alkarri Elkartea eta Gertuagotik Saioa


Argazkiak: Juan Fernández

Comentarios

Entradas populares